Euskera
Ekintzaileari laguntzeko nafar sarea
Nafarroako Enplegu Zerbitzuak Nafarroako 2017-2019 II. Ekintzailetza Planaren barrenean bultzatu duEkintzailetzari laguntzeko nafar sarea, zeinaren helburua baita ekintzaileei informazioa, aholkularitza eta orientazioa ematea modu egoki, eraginkor eta homogeneoan, enpresa berrien eta enpleguaren sorrera sustatzeko; hori dena, bere agenteen jarduera koordinatuen bitartez.
navarraemprende.com atarian biltzen da Ekintzailetzari laguntzeko nafar sarearen eskaintza; bertan ikus daitezke Sareak ekintzaile eta enpresa guztien eta, oro har, gizartearen eskura jartzen dituen zerbitzuak.
Honako hauek dira Ekintzailetzari laguntzeko nafar sarearen helburuak:
• Erreferentzia izatea, Nafarroan, enpresa-proiektu bat abian jarri nahi luketen ekintzaileentzat.
• Gaur egun dauden baliabideak optimizatzea eta ekintzaileei eskaintzen zaizkien zerbitzuen kalitatea hobetzea.
• Sareko kide diren entitateen arteko koordinazioa handitzea.
Bi motatako entitateak sarturik daude Sarean: bazkide nagusiak eta entitate laguntzaileak. Sareko kideak ezagutu nahi badituzu, egizu klik esteka honetan.
“Navarra emprende” Proiektua (NAFARROA EKINTZAILE)
navarraemprende.com Nafarroako Gobernuak bultzatzen duen atari publiko-pribatu bat da, Nafarroako Foru Komunitateko ekintzaile eta autonomoei eduki jakingarri, praktiko eta interesgarriak eskaintzeko sortu dena (informazioa eta zerbitzuak).
Ekimen hau Nafarroako 2017-2019 II. Ekintzailetza Planaren baitan jaio da.
navarraemprende.com webgunean biltzen da Ekintzailetzari laguntzeko nafar sarearen eskaintza, eta Sare horren barrenean sartuak daude Foru Komunitatean ekintzailetza sustatzea helburu duten hainbat erakunde eta entitate.
Honako hauek dira navarraemprende.com ekimenaren helburuak:
• Nafarroako ekintzailetzari buruzko informazio garbi eta ahalik eta osoena ematea.
• Nafarroako ekintzaileei laguntza ematea beren enpresak abian jartzen.
• Autonomoen kolektiboko kideei laguntzea, beren eguneroko jardunean.
• Ekintzailetzari laguntzeko nafar sarearen jarduerak ezagutzera ematea.
CEIN sozietate publikoaren esku dago (Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Zentro Europarra) navarraemprende.com webgunearen kudeaketa, betiere Nafarroako Gobernua ekimenaren zuzendari eta finantzakide izanik.