navarraemprende.com Nafarroako Gobernuak bultzatzen duen atari publiko-pribatu bat da, Nafarroako Foru Komunitateko ekintzaile eta autonomoei eduki jakingarri, praktiko eta interesgarriak eskaintzeko sortu dena (informazioa eta zerbitzuak).

Ekimen hau Nafarroako 2013-2015 Ekintzailetza Planaren baitan jaio da.

navarraemprende.com webgunean biltzen da Ekintzailetzari laguntzeko nafar sarearen eskaintza, eta Sare horren barrenean sartuak daude Foru Komunitatean ekintzailetza sustatzea helburu duten hainbat erakunde eta entitate.

Honako hauek dira navarraemprende.com ekimenaren helburuak:

• Nafarroako ekintzailetzari buruzko informazio garbi eta ahalik eta osoena ematea.

• Nafarroako ekintzaileei laguntza ematea beren enpresak abian jartzen.

• Autonomoen kolektiboko kideei laguntzea, beren eguneroko jardunean.

• Ekintzailetzari laguntzeko nafar sarearen jarduerak ezagutzera ematea.

CEIN sozietate publikoaren esku dago (Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Zentro Europarra) navarraemprende.com webgunearen kudeaketa, betiere Nafarroako Gobernua ekimenaren zuzendari eta finantzakide izanik.