Nafarroako Enplegu Zerbitzuak Nafarroako 2013-2015 Ekintzailetza Planaren barrenean bultzatu duEkintzailetzari laguntzeko nafar sarea, zeinaren helburua baita ekintzaileei informazioa, aholkularitza eta orientazioa ematea modu egoki, eraginkor eta homogeneoan, enpresa berrien eta enpleguaren sorrera sustatzeko; hori dena, bere agenteen jarduera koordinatuen bitartez.

navarraemprende.com atarian biltzen da Ekintzailetzari laguntzeko nafar sarearen eskaintza; bertan ikus daitezke Sareak ekintzaile eta enpresa guztien eta, oro har, gizartearen eskura jartzen dituen zerbitzuak.

Honako hauek dira Ekintzailetzari laguntzeko nafar sarearen helburuak:

• Erreferentzia izatea, Nafarroan, enpresa-proiektu bat abian jarri nahi luketen ekintzaileentzat.

• Gaur egun dauden baliabideak optimizatzea eta ekintzaileei eskaintzen zaizkien zerbitzuen kalitatea hobetzea.

• Sareko kide diren entitateen arteko koordinazioa handitzea.

Bi motatako entitateak sarturik daude Sarean: bazkide nagusiak eta entitate laguntzaileak. Sareko kideak ezagutu nahi badituzu, egizu klik esteka honetan.